Baserria
Abeltzaintza ekologikoa NaturOkela
Abeltzaintza ekologiko gazte eta familiarra gara, eta kalitate hobeko haragiaren alde egiten dugu
Etxalde ekologiko bat, non egiteko modu tradizionala teknologiaz baliatzen den gourmet haragia erostea errazteko (Gure online dendaren bidez) eta behien segurtasuna eta ongizatea zaintzeko.
Abeltzaintza ekologikoa izanda, eskatutako estandarrak betetzen ditugu, animalien ongizatea eta ustiapen modu jasangarria zaintzen ditugu
Gure lurra maite dugu eta bizimodu hau maite dugu, abeltzaintza ekologiko gisa defendatzaile sutsuak baikara.
Behiak
animaliak
larreetan
365 egun
Gure behi guztiak Black Angus motakoak dira eta urteko 365 egunetan aske bazkatzen dute. Lasai eta zoriontsu bizi dira, guk esaten dizugu, beren ingurunea eta ongizatea partekatzen baititugu.
Zure begiekin egiaztatu nahi duzu? Bisita gaitzazu.
Gure eko-haragia
ziurtatutako eko-okela
Mamitsua, suabea, zaporetsua eta % 100 ekologikoa. Horrelakoa da gure haragia, berme-zigilu ekologikoarekin ziurtatua. Produktu naturala, larreetatik zure mahaira, bitartekaririk gabe, piezak prestatzen eta etxez etxe banatzen laguntzen digutenak izan ezik: hiltegiko profesionalak, zatikatze-gela eta bidalketen empresa.
Ingurunea
abeltzaintza jasangarria
Ondategin gaude, Zigoitiko udalerrian, Gorbeiako Parke Naturalaren azpian, Araban; Euskal Herriko txoko bat non klimak abeltzaintza jasangarria laguntzen duen, soil-soilik larre suabeetan elikatua eta pagadi, harizti eta pinudi itzelez babestua. Oraindik bizirik dirauen abeltzaintza-tradizio handiko lekua
Etxaldea
behi osasuntsuak,
behi zoriontsuak
Gure behiak aske bazkatzen dira; uste dugu, horrela izan behar duela abeltzintza jasangarria, ingurunearekiko eta zure osasunarekiko errespetuzkoa. Horretarako, 115 hektarea ditugu mendian (30 mendikoak eta gainerakoak larreetakoak). Lur emankorra da, mantenugaietan aberatsa, modu eraginkor, orekatu eta tradizionalean kudeatzen duguna.
Hornitzaileak
Gure haragia produktu kimikoetatik edo GEOtik libre egonda, alde batera uzten ditugu pentsuak gure behien elikaduran eta ongarriak larreen kudeaketan. Hori dela eta, osagaiez hornitzen gaituztenei ere kalitate-berme bera eskatu behar diegu; osagai horiek elikagai jakin batzuk prestatzeko erabiltzen ditugu, adibidez gatz ekologikoa erabiltzen dugu, gure behi-hanburgesak prestatzeko.
Naturokelaren Arima
Naturokelaren arimak izen propioa du, Sergio, bere buruari egindako abeltzaina, bere lurraldean oso errotua eta uste sendo batean hezia: abeltzaintza ulertzeko modu bakarra dago, ekologikoa.